XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EDER - Baiñan aita, mintza eta mintza etzera gelditzen eta itzegiten ez didazu uzten. Senar bat aurkitzeko ez dut zure beharrik. Nik bakarrik topa dezaket nere gustoko mutill on bat.

TXISTU - Bai, ongi dago. Goiz edo berandu ordu hori etorriko zela banakien. Baiña ez zaitez kezkatu. Zuretzat oso dote on bat tajutu det ama il ondoren bizi izandu geran urte hauetan. Perratzalle batek gutxi irabatzen du anketik ankera lanian, eta horregatik ikasi nuan txistua jotzen. Jai eta pesta guzietara deitu naute ballerako herri guztietatik, eta probintzia guztian zabaldu zen nere trebetasunaren sona eta fama ona.

Perratokitik ateratakoarekin eguneroko ogia jan degu, eta txistuaren soñuetatik aterako urre eta zillar guztiak ongi gorderik daduzkat etxeko kutxa fuerte batean, lapur guzietatik hurruti, zu ezkonduko ziñan egunaren zai. Dote eder horrekin oso gauza erreza izango degu behar bezelako senar egoki bat aurkitzea. Ez zaitez orregatik arduratu, alaba. Aitak asko maite zaitu eta arkituko dizu mutill egoki bat.

TXISTU - Billa zazu, bada, eta etzazu bazterrik nastu.

EDER - Arkitu dut, aita.

TXISTU - Arkitu dezula? EDER - Bai, aita; hau zen nere sekretua.

TXISTU - Ederra atera zait ollotegitik ollanda. Eta honetarako bizi izan naiz ni hainbeste urtetan ardo goxotik eta amodio gazitik aparte?